idokiten.
24 Eta Fariseuék erran ziezoten, Horrá, zergatik egiten duté Sabathoan egin sori eztena?
25 Eta hark erran ziezén, Eztuzue egundano irakurri ukhan, zer egin zuen Dabidek nezesitate zuenean, eta gosetu zenean bera eta harekin ziradenak?
26 Nola sarthu izan zen Jaunaren etxean Abiatar Sakrifikadore prinzipalaren denborán: eta proposizioneko ogiak jan ukhan zituen, Sakrifikadorén baizen jateko sori etziradenak, eta nola harekin ziradenei ere eman zerauen?
27 Gero erran ziezén: Sabathoa gizonagatik egin izan da, ez gizona Sabathoagatik.
28 Bada gizonaren Semea Sabathoaren ere jabe da.
KAP. III.
1 Esku eiarha sendatzen. 6 Konseillu Kristen kontra 10 Eriak sendatzen, 11 Spiritu satsuék Krist ezagutzen. 14 Kristek Apostoluak predikatzeko ordenatzen. 16 Apostoluén izenak. 22 Blasfemio. 24 Resuma zathitua. 29 Spiritu sainduaren kontretako blasfemioa. 35 Kristen egiazko ahaideak zein diradén.
1 Gero sar zedin berriz sinágogán, eta zen han gizon bat eskua eihartua zuenik.
2 Eta gogoatzen zutén eia Sabathoan sendaturen zuenez akusa lezatenzat.