egotz ahal dezake?
24 Ezen baldin resuma bat bere kontra partitua bada, ezin dauke resuma hura.
25 Eta baldin etxe bat bere kontra partitua bada, ezin dauke etxe hura.
26 Hala baldin Satan ere altxa badadi eta partitua bada bere kontra, ezin dauke, baina fin du.
27 Ezin nehork borthitz baten ostillamenduak, haren etxera sarthurik, pilla ahal ditzake, baldin lehen borthitza esteka ezpadeza: eta orduan haren etxea pillaturen du.
28 Egiaz erraiten drauzuet, ezen bekhatu guziak gizonén seméi barkhaturen zaiztela, eta blasfematu ditukeizten blasfemio guziak:
29 Baina nork ere blasfematuren baitu Spiritu sainduaren kontra eztu barkhamendurik ukhanen sekulan, baina izanen da kondemnazione eternalaren hogendun.
30 Ezen erraiten zuten, Spiritu satsua du.
31 Ethorten dirade bada haren anaieak eta haren ama: eta lekhorean zeudela igor zitzaten batzu harengana, haren deitzera.
32 Eta jarririk zegoen haren inguruan jendetzea, eta hek erran ziezoten, Huná, hire amak eta hire anaiék lekhorean galdegiten aute.
33 Orduan ihardets ziezén, zioela: Nor da ene ama, edo ene anaieak?
34 Eta inguru behatu zuenean haren inguruan jarririk zeuden diszipuluetara, dio: Huná ene ama, eta ene anaieak.