Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/17

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Batbederak jakiteko, eta maiz irakurtzeko duen Adbertimendua, nola Jesus Krist den Jainkoaren Legearen fina, eta gure salbatzeko moien bakhoitza.

Jainko gauza guzién Kreazale eta obrero guzizko perfektoak eta exzelentak, bere goitiko kreaturetan mirakuluzko baino mirakuluzkoago erakutsi izanik, are berze guzien gaineko eta bere obra guzién monstraburu bezala, kreatu ukhan zuen gizona ere, guzizko exzelenzia perfekzionetako bat hura baithan kontenpla ahal ledinzat; ezen kreatu ukhan zuen bere imajinara eta irudira, halako maneraz non Jainkoaren gloriazko klaretateak hura baithan klaroki argitzen baitzuen. Eta perfekzionetako statu ezarri izan zen hunetan iraun erazi ahal zezakeon moiena zen, bethi humilia ledin Jainkoaren maiestate sainduaren aitzinean, hura bethi remerziamendurekin magnifikatzen eta laudatzen luelarik, eta ez lezan bere burua baithan bere gloriarik batre bilhatzera presumi, baina nola gauza guzia garaitik eman izan baitzen, hala goiti bethi beha lezan, laudorio guzia apartenitzen zaion Jainkoa baithan glorifika ledinzat. Baina dohakabeak bere baithan zerbait izan nahiz, bertan has zedin ezagutze gabetzen, eta nondik ona heldu zaion ahanziten, eta ingratasunezko hautenetate batez bere Kreazalearen eta grazia guzien emailearen kontra entrepreni zezan urgulutsuturik altxatzera. Eta halakotz trebuka zedin bere galtzapenetan, bere lehen kreazioneko dignitate eta exzelenzia guzia gal zezan, bere gloria guziaz billuz eta gabe zedin, hura baithan ezarri izan ziraden donoetarik aldara eta erauz zedin, bere urguluan konfus izateko, eta bortxaz sendi lezan amorioz aditu nahi ukhan etzuena, nola bere-berez etzen