Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/16

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Heuskaldunei

Heuskarazko hitzak, nola skribatzen, hala letra guziekin Latinén anzora pronunziatzen ere dirade; eta u bokala, betheki, ou baliz bezala. Berzalde, Testamentu berriaren heuskarazko translazione hunetan hitz bakhoitz batzu letra xeheagoz textu artean ezarri izan dirade, ezagun denzat ezen hek textuan aditzen diraden hitzak izanagatik, eztiradela ordea textu gorputz berekoak, baina deklaragarri jarriak. Gainerakoaz den bezenbatean, batbederak daki heuskal herrian kuasi etxe batetik berzera ere minzatzeko manerán zer diferenzia eta dibersitatea den. Razoin hunegatik sensu egiazkotik aldaratu gabe, lengoajeaz den bezenbatean ahalik gehiena guziei adi eraziteari jarreiki izan gaitzaitza, eta ez xoil edozein lekhu jakineko lengoaje bereziri. Eta badakigu ezen denborarekin anhitz hitz eta minzatzeko manera, eridenen dela obra hunetan berzela hobeki erran zatenik. Halakoetan, gauzá zeren den dakitenetarik batbedera, orhoituren da, othoi, ezen hunelako gauzák, guziz lengoaje oraino usatu gabe batetan, ezin behingoaz halako perfekzionetan jar daitezkela, nola behar bailizateke. Guziagatik ere minzatzeko manerán anhitz arrastatu gabe, Jainkoaren hitz purari jarreikiteko desira dutenék, sporzu dugu eridenen dutela (suporturekin) zerzaz kontenta. Eta baldin speranza dugun bezala, oraindrano egin den hunetán heuskaldunak gozorik edo edifikazionerik hartzen badu, hunetan enplegatu izan diradenék bihotz harturen duté, oraindanik gogo ere duten bezala, egin denaren berriz ikhusteko eta korrijitzeko, bai eta, baldin Jaunak hala plazer badu, pasaje difizilenén deklaragarri anotazionén ezarteko. Jainkoak othoi, haren desohoretako den doktrina guzia ezagut erazirik eta konfunditurik, haren ohoretako dena bethi entreteni eta abanza dezala Jesus Krist bere Seme gure Jaunaren izenean. Amen.