Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/15

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


landán, zure anhitz berthuterekilako autoritate handian sporzu harturik, gogo egin nezan neure ahal guziaren egitera, eta Jainkoak eman plazer ukhan drautan guziaren borondate onez haren Elizaren edifikazionetan enplegatzera. Baina are gehienik bihotz eman ukhan zerautana zen nik nuen speranzá, ezen moien hunez Jainkoaren hitz purak ukhanen luela sartze eta abanzamendu Heuskal herrian, eta hunetakotzat zu, Andrea, hunez zerbitzaturen zinadela tronpeta baten anzora, zeinez Jainkoak deitzen baitzaitu hala zure Nafarroako resuman ere Satani gerla egitera, nola egin eta egiten ere baitraukazu zure dominazioneko berze lekhu guzietan. Goitikora, nik obra hunetan ezarri ukhan dudan dilijenziaz eta penaz, bai eta hunetarik ethor ahal daitekeen emendioaz den bezenbatean, berzék jujaturen duté. Haur bai erranen dut, ezen bethi orhoitik nola Jainkoaren manu expresa den haren hitzari deus edeki eztakion ez eratxeki, hala egin ahal dudan fidelkiena egin ukhan dudala. Hunen gainean zure maiestateari suplikamenduz nagoka, dena onetakotz othoi rezebitu nahi duzun, obraren handitasunera eta dignitatera behatzenago duzularik ezen ez Translatazalearen inperfekzionetara eta xipitasunera. Hanbatekin Jainkoari othoitz egiten draukat, Andreá, nahi zaituen othoi bere Spiritu Sainduaz bethi iluminatzen zaituelarik, zure dohain onetako haur Jaun Andrekin batean, bere gloriaren abanzamendutan eta zure suieten edifikazionetan luzaki konserbatu. Roxelan Agorrilaren 22, 1571.