Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/14

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Agramondeko Jaunaren exhortazione handiak, eta Belzunzeko eta Meharineko Jaunén eta zenbeit berze ene adiskideren solizitatze ardurazkoak, ene goga eraziteko asko eta sobera izanagatik. Hala ere, konsideratzen nuenean nola gure denborán ere anhitz personaje jakinsurik Testamentu berriaren translazionean enplegatu izan den, hanbat Latinez, Franzesez, nola anhitz berze lengoaje abratsez eta pratikatuz, eta gero nola Translatazale berék eta haien ondoan berzék anhitz gauzatan, bai sensuan bai lengoajean zer erran eriden ukhan dutén, eta ikhusirik ezen halakoekin konparatzera ezdeus baino ezdeusago ninzela, eta neure buruari kuasi gogo nahiaz eta probetxu egiteko desiraz berzerik ez nakusolarik, eta nik hala borondate ukhanagatik, beldurrez gauzá ez ledin moldez burutan ilkhi, karguaren hartzera bathirik ezin naidikeen, eta guti falta zedin non ezpainendin xoil gibelera, nakusanean hanbatez ene entrepresa handiago, zenbatez nik skribatu dudan lengoaje motá baita, sterilenetarik eta dibersenetarik: eta oraino, translazionetan behinzat, usatu gabea. Alabaina, segur izanez ezen Heuskaldunak berze nazione guzién artean ez garela hain basa, non gure lengoajez ezin ezagut eta lauda dezagun gure Jainko Jauna, eta ikhusirik ezen okasionea presentatzen zela, bai eta speranzaz ezen ni baino sufizientagorik ere izanen zela obrán esku edukiren luenik (nola eriden ere izan baita Bearnoko sinodoaren ordenanzaz lan egina bisitatu eta konferitu behar izan denean), azkenean, Jainkoaz