hobenez ere gaizki minzatzeaz berze ofiziorik egiten eztuten batzuetarik, ja erran izan denak ere defenda ahal nezakela. Ezen ahal datekea ene kondizionezko baxotasunik ezpa hunelako berze gauzarik batre, ni hain obra saindu baten, bere zelo eta afekzione sainduagatik mundu guzietan hanbat laudorio emaiten zaion Regina bati dedikatzetik gibeleratzeko nuenik? Eta baldin edozeinek replikatu nahi balu eta erran, ezen egin izan dena, nik baino hobeki berze batek egin ukhan lukeela, hunetan aplika ahal dezaket neure defensionetan Pædaretus deitzen zen Sparta hiriko batek egun batez erran ukhan zuena, zakusanean ezen hiriko hirurehun majistratuetarik bat izatera, etzela hura elejitu izan biltzarretik alegeraki bere etxerat itzuli izan zen, zioela, ezen atsegin handia luela zeren hirurehun gizon hura baino prestuagorik hirian eriden izan ziraden. Segur nik ere erran ahal dezaket ezen milla eriden izan balirade ere, ni arindu nendukeitenik pena hunetarik (zein izan baita nehork lehenbizitik estima ahal lizakeen baino handiago) nik ukhan nukeela hanbat atsegin nola ukhan baitut atsekabe, zeren nizaz berzerik hatse baten egitera abanzatu izan ezten. Hunezaz testimoniaje ekhar ahal diezakedé prinzipalki kargu hunen hartzera inzitatu ukhan nautenék. Eta dena den bezala erran dezadanzat, Zure berthute handiak, Andreá, eta prinzipalki nik orain aiphatu ditudanak, bai eta orduan zure Loktenent jeneral
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/13
Orri hau berrikusi gabe dago
