Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/12

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bezala azpitik nendukaten gogo-arranguretarik, eta orhoitzeak ere buruko biloa latz eraziten drautan kaptibitatezko suiekzionetik ilkhiteko okasione eta moien. Eta zure zelo Jainkoazkoaz den bezenbatean, hark du enjendratu zu baithara jende prestuén bihotzetan halako reberenzia bat, non are zure ezagutzea eztutenek ere ezin asko mirets baitezakete zure berthutea, zuri zuzen onez emaiten zaizkizun laudorioakgatik, zeren hain afekzionatu erakusten zaren Jainkoaren tenpleko gauza gaizkituén drezatzen, eta zeren hark, kuasi desegin eta arrasatu izanik, orain zure moienez reedifikatzen delarik, rekrubatu baitarama bere leheneko edertasun Apostoluén denborán ohi zuena. Hunetakotzat exenplutan frangoki alega ahal dezaket zure Bearnoko herria. Hura behin berze erran ahal daitenik batre bezain Jainkoaren hitzaren rezebitzera behatu gaitzetako eta rebel erakutsi izanik, guziagatik ere, Jainkoa zure zeloaz, zuhurtziaz eta gogo-handitasunaz zerbitzatu izanik halakara mansotu eta ematu izan da, non egungo egunean Bearno guzian Jainkoaren hitza paisibleki eta edifikazione handitan predikatzen baita, bai eta disziplina eklesiastikoa egiazki eta bide bezala obserbatzen. Baina zer? Etzait niri eman zure laudorién aiphatzez hain aitzina abanzatzea, hetango klaretatea neure minzatzeko insufizienziaz ilhun eztezadanzat. Baina hunetan gelditzen naizela ere, sporzu dut ezen, ahal liratekeen borondaterik zuzenenez eta