ez egundano ere izan banitate baizen, berthute guzitako Jauna asistitu eta baliatu izan zaion bezenbatean baizen. Hunen gainean has zedin Jainkoa haren begitan hartzen, eta (nola merezi ere baitzuen) bere obratan desaboatzen, ikhusirik ezen haren imajiná eta irudia hura baithan ezeztatu izan zela, eta haren ontasunezko grazia guziak iraungi izan ziradela. Eta nola Jainkoak gizona ezarri eta ordenatu ukhan baitzuen, aita bat bere haur guzizko maitean bezala, hura baithan delekta ledin eta atsegin har ahal lezanzat. Berzaldera bere desobedienziaren kausaz hiragun zekion, eta abominazionetan eta begitan har zezan, halako maneraz non hura baithan lehen laket eta plazent zaion guzia, egin baitzekion desplazent, eta delektatzen ohi zuenak tharrita baitzezan; aitatasunezko begi eme batez behatzen ohi zuena detestazionetan harturik eta aborriturik begietako ere sobera izan zaió. Eta labur erraitera, gizona zena zen bezala bere apertenenzia, dependenzia, bere egitate, bere pensamendu, bere minzatze eta izate guziarekin gaizetsi ukhan du Jainkoak, bere etsai eta kontrast spezial anzo; bai erraiterano ezen urriki zuela zeren gizona egin ukhan luen. Eta konfusione hunetara iraitzi izan zen ondoan bere irudiko jenerazionean enjendratzeko abondant izan da bere hazi maradikatuan, arraza biziatuan, gaixtoan, korrunpituan, ontasun oroz desprobedituan, gaixtakeriaz abratsean eta abondantean. Guziagatik ere, Jaun miserikordiosoak (zeinek ezpaitu onhesten solament, baina bera baita onherizte eta karitate) bere ontasun handiagatik onhetsi izateko digne etzena ere onhetsi nahiz eztitu xoil galdu sunsitu ez abismatu ukhan gizonak, haien inikitateak merezi bezala, baina emetasunez eta pazienziaz sustengatu eta suportatu ukhan ditu, harengana konbertitzeko eta aldaratu izan ziraden obedienziara itzultzeko spazio eta lekhu emanez. Eta Jainkoak irudirik batre egin gabe, haei manifestatu nahi ezpalitzaue bezala, gizonak ixilik utziten baizituen ere zein bere desiren eta guthiziazko afekzionén ondoan joaitera, deus bere hitzazko legerik ez gaztigurik ez korrekzionerik
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/18
Orri hau berrikusi gabe dago
