1 Gero goiza ethorri zenean, konseillu eduki zezaten Sakrifikadore prinzipal eta populuko Anziano guziék Jesusen kontra, hura heriotara eman lezatenzat.
2 Eta estekaturik eraman zezaten, eta libra ziezoten Pontio Pilate gobernadoreari.
3 Orduan Judasek, hura traditu zuenak, zakusanean hura kondemnatu zela urrikiturik, itzul zietzén hogei eta hamar diruak Sakrifikadore prinzipalei eta Anzianoei,
4 zioela: Bekhatu egin dut, odol inozentaren traditzeaz. Baina hek erran zezaten, Zer dohaku guri? Hik dakusála.
5 Eta diruak iraitzirik tenplean, retira zedin, eta joanik, urkha zezan bere burua.
6 Orduan Sakrifikadore prinzipalek diruak harturik erran zezaten: Ezta sori hauk thesaurean ezar ditezen, ezen odol prezioa da.
7 Eta konseillu harturik, eros zezaten hezaz topinagile baten landá estranjeren ohortz lekhu.
8 Halakotz deithu izan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.
9 Orduan konpli zedin Hieremias profetáz erran izan zena, zioela: Eta hartu ukhan dituzté hogei eta hamar diruak, estimatu izan denaren prezioa, zein estimatu izan baita Israeleko haurréz.
10 Eta eman dituzte hek tupinagile baten landaren erosteko, Jaunak niri ordenatu zerautan