Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/151

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


70 Baina hark ukha zezan guzien aitzinean, zioela: Etzeakinat zer dionan.

71 Eta hura korralerat ilkhiten zela ikhus zezan berze neskato batek, eta erran ziezén han ziradenei: Haur ere Jesus Nazarenorekin zen.

72 Eta berriz ukha zezan juramendurekin, zioela: Eztezagut gizona.

73 Eta aphur baten buruan ethor zitezen present izan ziradenak, eta erran ziezoten Pierrisi: Egiazki hi ere hetarik aiz, ezen eure minzatzeak ere deklaratzen au.

74 Orduan has zedin maradikatzen eta arnegatzen, zioela: Eztezagut gizona. Eta bertan oillarrak jo zezan.

75 Orduan orhoit zedin Pierris Jesusek erran zeraukan hitzaz, zeinek erran baitzeraukan: Oillarrak jo dezan baino lehen, hiruretan ukhaturen nauk. Eta kanporat ilkhirik nigar egin zezan mingi.

KAP. XXVII.

2 Krist Pilatgana eraman izan. 5 Judasek bere burua urkhatu. 16, 21 Barabas. 26 Krist azotatu eta kruzifikatzeko libratu. 29 Elhorriz koroatu. 30 Thustatu eta eskarniatu. 34, 48 Binagrez eta behazunez eradan. 38 Bi gaixtaginekin kruzifikatu. 45 Herri guzia ilhundu. 46 Kristek krutzean othoitz egin. 50 Spiritua rendatu. 51 Haren herioko mirakuluak. 54 Zentenera. 60 Josefek Krist ohortze. 64 Sepulkreko goardák.