Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/153

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bezala.

11 Eta Jesus eraman zedin Gobernadorearen aitzinera, eta interroga zezan Gobernadoreak, zioela: Hi aiz Juduén Regea? Jesusek erran ziezén: Hik diok.

12 Eta akusatu izanik Sakrifikadore prinzipalez eta Anzianoéz, deus etzezan ihardets.

13 Orduan diotsa Pilatek: Eztanzuk zenbat gauza hire kontra testifikatzen duten?

14 Eta etziezón ihardets hitz batetara ere: hala non miresten baitzuen Gobernadoreak hagitz.

15 Bada bestán kostumatu zuen Gobernadoreak populuari berék nahi zutén presoner baten largatzera.

16 Eta orduan bazutén presoner notable bat, Barabas deitzen zenik.

17 Bildu ziradenean bada hek, erran ziezén Pilatek: Zein nahi duzue larga diezazuedan? Barabas, ala Jesus, deitzen dena Krist?

18 Ezen bazeakian inbidiaz hura libratu zutela.

19 Eta hura alkhi judizialean jarririk zegoela, igor ziezón bere emazteak, zioela: Eztuála hik deus justo horrekin, ezen anhitz iragan diat egun ametsetarik horrengatik.

20 Orduan Sakrifikadore prinzipalék eta Anzianoek burutan eman ziezoten populuari Barabasen eska litezen, eta Jesus hil erazi lezaten.

21 Eta ihardesten zuela Gobernadoreak erran ziezén: Biotarik zein nahi duzue larga diezazuedan?