skribatua den bezala, baina maledikzione gizon haren gainean zeinez gizonaren Semea traditzen baita; on zukeen gizon hark baldin sorthu izan ezpaliz.
25 Eta ihardesten zuela Judasek, zeinek hura traditzen baitzuen, erran zezan: Majistruá, ni naiz? Diotsa: Hik erran duk.
26 Eta hek alha ziradela har zezan Jesusek ogia, eta graziák rendaturik, hauts zezan, eta eman ziezén bere diszipuluei, eta erran: Har ezazue, jan ezazue, haur da ene gorputza.
27 Eta harturik kopá, eta graziak rendaturik, eman ziezén, erraiten zuela: Edan ezazue hunetarik guziók.
28 Ezen haur da ene odol Testamentu berrikoa anhitzengatik isurten dena bekhatuén barkhamendutan.
29 Eta badiotsuet, ezen eztudala edanen hemendik harát aihen fruktu hunetarik, zuekin berririk neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano.
30 Eta kantikoa erranik joan zitezen Olibatzetako mendirát.
31 Orduan dioste Jesusek: Zuek guziók gau hunetan skandalizaturen zarete nitan, ezen skribatua da “joren dut artzaina, eta barreiaturen dirade arthaldeko ardiak.”
32 Baina resuszita nadin ondoan, zuen aitzinean joanen naiz Galileara.
33 Eta ihardesten duela Pierrisek diotsa: Guziak hitan skandaliza baditez ere, ni jagoitik ez