Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/145

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


14 Orduan joan izan da hamabietarik bat Judas Iskariot deitzen zena, Sakrifikadore prinzipaletara.

15 Eta dioste: Zer eman nahi drautazue, eta nik hura zuei libraturen baitrauzuet? Eta hek asigna zietzóten hogei eta hamar diru peza.

16 Eta geroztik aizina bilha zabilan, hura tradi lezanzat.

17 Eta altxagarri gaberiko ogién bestako lehen egunean ethor zitezen diszipuluak Jesusgana, ziotsatela: Non nahi duk aphain diazágun jatera Bazkoa?

18 Eta hark erran ziezen: Zoazte hirira edozeingana, eta errozue: “Majistruak ziok, Ene denborá hurbil duk, hi baithan eginen diat Bazkoa neure diszipuluekin”.

19 Eta diszipuluék egin zezaten Jesusek ordenatu zerauen bezala, eta aphain zezaten Bazkoa.

20 Bada arrastu zenean, jar zedin mahainean hamabiekin.

21 Eta hek alha ziradela, erran zezan: Egiaz erraiten drauzuet, ezen zuetarik batek tradituren nauela.

22 Orduan triste zitezen hagitz, eta has zekion hetarik batbedera erraiten: Ala ni naiz, Jauna?

23 Baina hark ihardesten zuela erran zezan: Nork ezarten baitu enekin eskua trenpatzeko platean, hark tradituren nau.

24 Segur, gizonaren Semea badoa harzaz