Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/147

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


niaitek skandaliza.

34 Diotsa Jesusek: Egiaz erraiten drauat, ezen gau hunetan oillarrak jo dezan baino lehen hiruretan ukhaturen nauala.

35 Diotsa Pierrisek: Are baldin hirekin hiltzera behar badakit ere, ez aut ukhaturen. Halaber diszipulu guziek ere erran zezaten.

36 Orduan ethor zedin Jesus hekin Jethsemane deitzen den lekhu batetara. Eta dioste diszipuluei: jar zaitezte hemen, haraxe joanik othoitz daididano.

37 Eta harturik Pierris eta Zebedeoren bi semeak, has zedin tristetzen eta guziz kheixatzen.

38 Orduan dioste Jesusek: Alde guzietarik triste da ene arima heriorano; zaudete hemen, eta beilla ezazue enekin.

39 Eta aitzinaxiago joanik, ahozpez jar zedin, othoitz egiten zuela, eta zioela: Ene Aitá, baldin posible bada, iragan bedi eneganik kopa haur; guziagatik ere, ez nola nik nahi baitut, baina nola hik.

40 Gero ethorten da diszipuluetara, eta erideiten ditu lo daunzala. Eta diotsa Pierrisi: Horrela oren bat ezin beillatu duzue enekin?

41 Beilla ezazue eta othoitz egizue, sar etzaitezten tentazionetan, ezen spiritua pronpto da, baina haragia flaku.

42 Berriz bigarren aldian joan zedin, eta othoitz egin zezan, erraiten zuela: Ene Aitá, baldin posible ezpada kopa haur iragan dadin eneganik, hura edaten dudala baizen; egin bedi