eta persekutaturen hiritik hirira,
35 dathorrenzát zuén gainera lurraren gainean isuri izan den odol justo guzia, Abel justoaren odoletik, Zakaria Barakiaren semearen odoleranokoa, zein hil ukhan baituzue tenplearen eta aldarearen artean.
36 Egiaz diotsuet: ethorriko dirade gauza hauk guziak nazione hunen gainera.
37 Jerusalem, Jerusalem, Profetak hiltzen eta hiregana igorriak lapidatzen dituaná, zenbatetan bildu nahi ukhan ditut hire haurrak, oilloak bere xitoak hegalen azpira biltzen dituen bezala, eta ezpaituk nahi ukhan?
38 Horrá, gelditzen zaizue zuen etxea desert.
39 Ezen badiotsuet: ez nauzue ikhusiren hemendik harát derrakezueno, Benedikatu dela Jaunaren izenean ethorten dena.
KAP. XXIIII.
2, 15 Juduén destrukzionea. 3 Kristen adbenimendua. 5, 24 Krist falsuak. 6, 29 Munduaren fineko signoak. 12 Inikitatea, Karitatea. 13 Perseberaturen duena. 14 Ebanjelioaren predikazionea. 31 Aingeruék bilduren elejituak. 32 Fikotzearen konparazionea. 35 Jainkoaren hitza egiazko. 37 Noeren egunak. 39 Dilubioa. 42 Beillatzeko. 43 Gauazko ohoina. 45 Zerbitzari leiala. 48 Zerbitzari gaixtoa.