1 Eta tenpletik ilkhirik Jesus retiratzen zen. Eta hurbildu izan zaizkan bere diszipuluak tenpleko edifizioén hari erakustera.
2 Eta Jesusek erran ziezén: Eztakuskizue gauza hauk guziak? Egiaz erraiten drauzuet: ezta geldituren hemen harria harriaren gainean, desegin eztadin.
3 Eta hura jarririk zegoela Olibatzetako mendi gainean, ethor zekizkión diszipuluak aphart, zioitela: Erraguk, noiz gauza hauk izanen dirade? Eta zer signo hire ethortearenik eta munduaren finarenik izanen da?
4 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Begirauzue nehork seduzi etzaitzaten.
5 Ezen anhitz ethorriren dirade ene izenean, erraiten dutela: Ni naiz Krist, eta anhitz seduzituren duté.
6 Eta enzunen dituzue gerlák eta gerla hotsak. Begirauzue trubla etzaitezten, ezen gauza hauk guziak egin behar dirade, baina ezta oraino izanen fina.
7 Ezen altxaturen da nazionea nazionearen kontra, eta resumá resumaren kontra. Eta izanen dirade izurriteak, eta goseteak, eta lur ikharatzeak lekhutik lekhura.
8 Baina hauk guziak dolore hatseak dirade.
9 Orduan libraturen zaituzte aflikzionetara, eta hilen zaituzte, eta jende guziéz gaitz etsiak izanen zarete ene izenagatik.