Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/132

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hipokriták, ezen koparen eta plataren kanpoko aldea xahutzen duzue, baina barnetik dirade arrauberiaz, eta ekzesez betheak.

26 Fariseu itsuá, xahu ezak lehenik koparen eta plataren barnekoa, haien kanpokoa ere xahu dadinzát.

27 Maledikzione zuen gainean Skriba eta Fariseu hipokriták, ezen sepulkre xurituak irudi duzue, hek kanpotik eder erakusten dirade, baina barnetik hilén hezurrez eta satsutasun oroz betheak dirade.

28 Halaber zuek ere kanpotik gizonei erakusten zarete justo, baina barnean hipokrisiaz eta inikitatez betheak zarete.

29 Maledikzione zuen gainean Skriba eta Fariseu hipokriták, ezen Profetén sepulkreak edifikatzen dituzue, eta justoén monumentak ornatzen.

30 Eta diozue: Baldin gure aitén egunetan izan bagina, ezkinén haién lagun izanen Profetén odolean.

31 Halatan testifikatzen duzue zeurón buruén kontra, ezen Profeták hil dituztenén seme zaretela.

32 Zuek ere betha ezazue zuen aitén neurria.

33 Sugeák, bipera kasták, nola itzuriren zaizkiote gehennako jujemenduari?

34 Halakotz huná, nik igorten ditut zuetara Profeták eta Zuhurrak eta Skribák eta hetarik batzu hilen dituzue eta kruzifikaturen. Eta hetarik batzu azotaturen dituzue zuen sinagogetan,