dituzue, proselito bat dagizuenzát, eta egin denean, gehennako seme egiten duzue dobláz zeurok baino areago.
16 Maledikzione zuen gainean gidari itsuák, zeinék baitiozue: Nork ere juraturen baitu tenpleaz, ezta deus; baina nork ere juraturen baitu tenpleko urheaz, zordun da.
17 Erhoák eta itsuák, zein da handiago urhea, ala urhea sanktifikatzen duen tenplea?
18 Eta erraiten duzue: nork ere juraturen baitu aldareaz, ezta deus, baina nork ere juraturen baitu haren gainean den oblazioneaz, zordun da.
19 Erhoák eta itsuák, zein da handiago oblazionea, ala oblazionea sanktifikatzen duen aldarea?
20 Beraz aldareaz juratzen duenak, juratzen du harzaz, eta haren gainean diraden gauza guziéz.
21 Eta nork ere juratzen baitu tenpleaz, juratzen du harzaz, eta hartan habitatzen denaz.
22 Eta juratzen duenak zeruaz, juratzen du Jainkoaren tronoaz eta haren gainean jarririk dagoenaz.
23 Maledikzione zuen gainean Skriba eta Fariseu hipokriták, ezen detxematzen dituzue menta eta anisa eta kuminoa, eta utziten dituzue Legeko gauza pizuagoak, hala nola, jujemendua eta miserikordia eta leialtatea. Gauza hauk egin behar ziraden, eta hek ez utzi.
24 Gidari itsuák, eltzoa irazten duzue, eta kamelua iresten.
25 Maledikzione zuen gainean Skriba eta Fariseu