bere beztimendetako bazterrak.
6 Eta on darizté lehen plazei banketetan, eta lehen kadirei sinagogetan,
7 eta salutazionei merkhatuetan, eta gizonéz deithu izateari “Majistruá, Majistruá”.
8 Baina zuek etzaiteztela dei Majistru, ezen bat da zuen doktora: Krist; eta zuek guziok, anaie zarete.
9 Eta zuen aita eztezazuela nehor dei lurrean, ezen bat da zuen Aita, zeruetan dena.
10 Eta etzaiteztela dei doktor, ezen bat da zuen doktora: Krist.
11 Baina zuen artean handién dena, biz zuen zerbitzari.
12 Ezen bere burua goraturen duena, beheraturen da; eta bere burua beheraturen duena, goraturen da.
13 Baina maledikzione zuen gainean Skriba eta Fariseu hipokriták, zeren ersten baituzue zeruetako resumá gizonén aitzinean. Ezen zuek etzarete sartzen, eta sartzen diradenak eztituzue utziten sartzera.
14 Maledikzione zuen gainean Skriba eta Fariseu hipokriták, ezen iresten dituzue ema-alhargunén etxeak, are luzaki othoitz egin irudiz; halakotz duzue kondemnazione handiagoa rezebituren.
15 Maledikzione zuen gainean Skriba eta Fariseu hipokriták, ezen itsasoa eta leihorra inguratzen