Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/122

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


21 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Egiaz erraiten drauzuet, baldin fede baduzue, eta duda ezpadezazue, ez solament fikotzeari egin izan zaiona eginen duzue, baina are baldin mendi huni badarrozue “Khen adi, eta iraitz adi itsasora”, eginen da.

22 Eta zer ere galde eginen baituzue orazionean sinhesten duzuela, rezebituren duzue.

23 Eta ethorri zenean tenplera, Sakrifikadore prinzipalak eta populuko Anzianoak, hura irakasten ari zela, ethor zitezen harengana, zioitela: Zer autoritatez gauza horiak egiten dituk? Eta nork hiri eman drauk autoritate hori?

24 Ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Interrogaturen zaituztet nik ere zuek gauza batez, zein badarradazue nik ere erranen drauzuet, zer autoritatez gauza hauk egiten ditudan.

25 Joanesen Baptismoa nondik zen? Zerutik ala gizonetarik? Eta hek bazihardukaten berak baithan, zioitela: Baldin erran badezagu “Zerutik” erranen drauku “Zergatik bada hura eztuzue sinhetsi?”

26 Eta baldin badarragu “Gizonetarik”, beldur gara komunaren, ezen guziék dadukate Joanes Profetatan.

27 Eta ihardesten zeraukotela Jesusi, erran zezaten: Etzeakiagu. Erran ziezén hark ere: Eztrauzuet nik ere erraiten zer autoritatez gauza hauk egiten ditudan.

28 Baina zer irudi zaizue? Gizon batek zituen bi seme. Eta hurbildurik lehenagana, erran zezan: