Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/121

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


11 Eta populuak erraiten zuen: Haur da Jesus Profetá Galilean den Nazareteko.

12 Eta sar zedin Jesus Jainkoaren tenplean, eta egotz zitzan kanpora tenplean saltzen eta erosten ari ziraden guziak. Eta kanbiadorén mahainak itzul zitzan, eta uso-kolonbák saltzen zituztenen kadirák.

13 Eta diost: Skribatua da “Ene etxea, orazionetako etxe deithuren da; baina zuek hura gaixtagin leze egin duzue”.

14 Orduan ethor zitezen harengana itsuak eta mainguak tenplean. Eta senda zitzan hek.

15 Baina ikhusirik Sakrifikadore prinzipalék eta Skribék hark egin zituen mirakuluak, eta haurrak oihuz zeudela tenplean, eta erraiten zutela “Hosanna Dabiden semeá”, gaitzi zekién.

16 Eta erran ziezoten: Badanzuk hauk zer dioitén? Eta Jesusek erran ziezen: Bai, eztuzue egundano irakurri, Haurrén eta edoskiten dutenén ahotik konplitu ukhan duk laudorioa.

17 Eta hek utzirik, ilkhi zedin hiritik kanpora Betaniarat, eta ostatu har zezan han.

18 Eta goizean hirirát itzultzen zela, gose zedin.

19 Eta ikhusirik fikotze bat bidearen gainean, ethor zedin hartara, eta etzezan deus hartan eriden hostorik baizen. Eta diotsa: Gehiago frukturik hireganik sor eztadila sekulan. Eta eihar zedin bertan fikotzea.

20 Eta hori ikhusirik diszipuluék mirets zezaten, zioitela: Nolatan bertan eihartu izan da fikotzea?