Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/120

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Eta Jerusaleme aldera ziradenean, eta ethor zitezenean Betfajera, Olibatzetako mendi aldera. Orduan Jesusek igor zitzan bi diszipulu,

2 erraiten zerauela: Zoazte zuen aurkhako burgura, eta bertan eridenen duzue asto eme bat estekatua, eta ume bat harekin. Laxaturik ekhar ietzadazue.

3 Eta baldin nehork deus badarrazue, errazue ezen Jaunak behar dituela, ezen bertan igorriren ditu hek.

4 Bada haur guzia egin izan da Profetáz erran zena konpli ledinzát, zioela:

5 Errozue Siongo alabari: Huná, eure regea ethorten zain mansorik, eta asto emearen, eta uztarrikoaren ume arraren gainean jarria.

6 Diszipuluak bada joan zitezen, eta egin zezaten Jesusek ordenatu zerauen bezala.

7 Eta ekhar zitzaten astoa eta umea, eta ezar zitzaten haién gainean bere abillamenduak, eta jar erazi zezaten haién gainean.

8 Eta jendetze handik heda zitzaten bere abillamenduak bidean, eta berzék adarrak pikatzen zituzten arboretarik, eta bidean hedatzen.

9 Eta aitzinean joaiten eta jarreikiten zen populua oihuz zegoen, zioela: Hosanna Dabiden semeá! Benedikatu dela Jaunaren izenean ethorten dena, Hosanna lekhu gorenetan aizená.

10 Eta sarthu zenean hura Jerusalemen, zibitate guzia mobi zedin, zioela: Nor da haur?