Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/119

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


lehen izan, biz zuen zerbitzari.

28 Hala nola gizonaren Semea ezpaita ethorri zerbitzatu izatera, baina zerbitzatzera, eta bere biziaren ranzoinetan anhitzengatik emaitera.

29 Eta hek Jerikotik partitzen ziradela, jendetze handi jarreiki zekión.

30 Eta huná, bi itsu bide bazterrean zeudenek, enzunik ezen Jesus iragaiten zela, oihu egin zezaten, zioitela: Auk pietate guzaz, Dabiden seme Jauná!

31 Eta jendetzeak mehatxatzen zituen hek ixil litezenzat, baina hek oihu gehiago egiten zuten, zioitela: Auk pietate guzaz, Dabiden seme Jauna!

32 Eta gelditurik Jesusek dei zitzan, eta erran zezan: Zer nahi duzue dagizuedan?

33 Diotsote: Jauna, gure begiak ireki ditezen.

34 Eta konpasione harturik Jesusek hunki zitzan haién begiak. Eta bertan ikhustea rezebi zezaten haién begiek, eta hari jarreiki zekizkión.


KAP. XXI.


7 Kristek Jerusalemen bere sartzea egiten. 12 Saltzaleak eta erosleak tenpletik egoizten. 14 Eriak sendatzen. 16 Bere rezebitzaleak sustengatzen. 19 Fikotzea eihartzen. 22 Fedearen indarra orazionean. 25 Joanesen Baptismoa. 31 Jainkoaren borondatea egiten dutenak. 32 Judu inkredulak. 33 Mahasti alokairutan emanaren konparazionea. 42 Har kantoin nabusia. 43 Juduak iraizten, eta Jentilak rezebitzen.