Seme habil, egun trabailla adi ene mahastian:
29 Hark ihardesten zuela erran zezan: Eztiat nahi. Baina gero, urrikiturik, joan zedin.
30 Gero hurbildurik berzeagana, erran ziezón halaber: Eta hark ihardesten zuela erran zezan: Ni nihoak Jauna. Eta etzedin joan.
31 Bi hautarik zeinek egin zuen bere aitaren borondatea? Diotsate: Lehenak. Dioste Jesusek: Egiaz erraiten drauzuet ezen publikanoak eta paillardák aitzinzen zaizkizuela Jainkoaren resumara.
32 Ezen ethorri da Joanes zuetara justiziazko bideaz, eta eztuzue hura sinhetsi, baina publikanoék eta paillardék sinhetsi ukhan dute. Eta zuek hori ikhusirik, etzarete emendatu gero, haren sinhestera.
33 Berze konparazione bat enzuzue. Zen aitafamilia bat, zeinek landa baitzezan mahasti bat, eta hura hesiz ingura baitzezan. Eta hartan hobi bat egin zezan lakotzát, eta edifika zezan dorre bat, eta aloka ziezén laborariei, eta kanporat joan zedin.
34 Bada fruktuén sasoina hurbildu zenean, igor zitzan bere zerbitzariak laborarietara, fruktuén rezebitzera.
35 Eta laborariék harturik haren zerbitzariak, bata zaurt zezaten, eta berzea hil, eta berzea lapida.
36 Berriz igor zezan berze zerbitzaririk lehenak baino gehiago, eta haei halaber egin ziezén.