ardiesten hitz haur, baina eman izan zaienék.
12 Ezen badirade xikhiratuak amaren sabeletik hala jaio izan diradenak; eta badirade xikhiratuak, gizonéz xikhiratu izan diradenak; eta badirade xikhiratuak zeruétako resumagatik bere buruak xikhiratu ukhan dituztenak. Har ahal dezanak, har beza.
13 Orduan haurtxoak presentatu izan zaizkan eskuak gainean ezar lietzenzat eta othoitz legianzat, eta diszipuluek mehatxa zitzaten.
14 Baina Jesusek dioste: Utzi itzazue haurtxoak, eta enegana ethortetik eztitzazuela enpatxa, ezen hunelakoén da zeruetako resumá.
15 Eta eskuak gainean ezarri zerauztenean, parti zedin handik.
16 Eta huná, zenbeitek hurbildurik erran ziezón: Majistru oná, zer ungi eginen dut bizitzé eternala dudanzat?
17 Eta hark erran ziezón: Zergatik deitzen nauk on? Eztuk nehor onik bat baizen, eta hura, Jainkoa. Baldin bizitzean sarthu nahi bahaiz, begira itzak manamenduak.
18 Diotsó: Zein? Eta Jesusek erran zezan: Eztuk hilen. Eztuk adulteraturen. Eztuk ebatsiren. Eztuk testimoniaje falsurik erranen.
19 Ohora itzak aita eta ama. Eta, Onhetsiren duk eure hurkoa eure burua bezala.
20 Diotsó gizon gazteorrek: Horiak guziak begiratu zitiat neure gaztetasunetik; zer oraino falta zait?
21 Diotsó Jesusek: Baldin perfekt izan nahi