bahaiz, oha, sal ezak duana, eta eman iezék paubrei, eta ukhanen duk thesaur bat zeruan. Eta athor, arreit niri.
22 Eta enzun zuenean gizon gazteorrek hitz hori, joan zedin tristerik, ezen on handiak zituen.
23 Orduan Jesusek erran ziezén bere diszipuluei: Egiaz erraiten drauzuet, ezen abratsa nekez sarthuren dela zeruetako resumán.
24 Eta berriz diotsuet, erraxago dela kable bat orratzaren xulhotik iragan dadin, ezen ez abratsa Jainkoaren resumán sar dadin.
25 Gauza hauk enzunik haren diszipuluak spanta zitezen hagitz, zioitela: Nor da beraz salba ahal daitenik?
26 Eta Jesusek hetarat behaturik, erran ziezén: Gizonak baithan hori inposible da, baina Jainkoa baithan gauza guziak posible dirade.
27 Orduan ihardesten zuela Pierrisek erran ziezón: Huná, guk utzi zitiagu gauza guziak, eta jarreiki gaitzaizkik hiri; zer izanen da beraz gure?
28 Eta Jesusek erran ziezén: Egiaz diotsuet, ezen zuek niri jarreiki zaizkidatenok, rejenerazionean jarriren denean gizonaren Semea bere maiestatearen tronoan, jarriren zaretela zuek ere hamabi tronoén gainean, jujatzen dituzuela Israeleko hamabi leinuak.
29 Eta nork ere utzi baituke etxerik, edo anaierik, edo arrebarik, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haurrik, edo landarik ene izenaren kausaz, ehunetan hanbat rezebituren duela,