aldeaz.
2 Eta jarreiki zekión jendetze handi, eta senda zitzan han.
3 Orduan ethor zitezen harengana Fariseuak tentatzen zutela, eta ziotsatela: Utzi ahal diro gizonak bere emaztea ezein ere kausagatik?
4 Baina hark ihardesten zuela erran ziezén: Eztuzue irakurri ezen Kreazaleak hatsetik egin zituela arra eta emea?
5 Eta erran zuela: Halakotz utziren ditu gizonak aita eta ama, eta junktaturen zaió bere emazteari, eta izanen dirade biak haragi bat.
6 Bada gehiagorik eztirade biga, baina haragi bat. Beraz Jainkoak junktatu duena, gizonak eztezala separa.
7 Diotsate: Zergatik beraz Moisesek manatu ukhan du separazioneko letraren emaitera, eta haren utzitera?
8 Dioste: Moisesek zuen bihotzeko gogortasunagatik permetitu drauzue zuen emaztén utzitera, baina hatsetik etzén hala.
9 Eta erraiten drauzuet ezen nork ere utziren baitu bere emaztea, paillardizagatik baizen, eta berze batekin ezkonduren baita, adulterio jaukiten duela; eta utzi denarekin ezkonduren datenak adulterio jaukiten dukeela.
10 Diotsate bere diszipuluék: Baldin horlako bada gizonaren emaztearekilako beharkia, eztuk on ezkonzea.
11 Baina hark erran ziezén: Eztute guziék