Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/101

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


sendaturik, mainguak zabiltzala, itsuék ikhusten zutela. Eta glorifika zezaten Israeleko Jainkoa.

32 Orduan Jesusek beregana deithurik bere diszipuluak erran zezan: Konpasione dut populu hunezaz, ezen ja hirur egun du enekin dagoela, eta eztute zer jan dezaten. Eta eztitut barurik igorri nahi, bidean flaka eztitezenzat.

33 Eta bere diszipuluék diotsote: Nondik guri hanbat ogi desertuan hunanbat jenderen resasiatzeko?

34 Eta dioste Jesusek: Zenbat ogi dituzue? Eta hek erran ziezoten: Zazpi, eta arraintxo batzu.

35 Orduan mana zezan populua lurrean jartera.

36 Eta harturik zazpi ogiak eta arrainak, graziak rendaturik hauts zitzan, eta eman zietzén bere diszipuluei, eta diszipuluék populuari.

37 Eta jan zezaten guziék, eta resasia zitezen. Eta goiti zitzaten zathi soberatuetarik zazpi saski betherik.

38 Eta jan zutenak ziraden, laur milla gizon, emazteak eta haurrak gabe.

39 Orduan konjit emanik jendetzeari, igan zedin unzi batetara, eta ethor zedin Magdaleko bazterretara.