hetarik ilkhirik, oihuz jar zedin, ziotsola: Auk pietate nizaz, Dabiden seme Jauná! Ene alaba duk deabruaz gaizki tormentatua.
23 Baina hark etziezon ihardets hitzik. Orduan hurbildurik bere diszipuluék othoitz zegioten, zioitela: Emok konjit, ezen oihuz diaok gure ondoan.
24 Eta hark ihardesten zuela erran zezan: Ez naiz igorri Israeleko etxeko ardi galduetara baizen.
25 Eta hark ethorririk adora zezan hura, zioela: Jauna, aiuta nezak.
26 Eta hark ihardesten zuela erran zezan: Eztun gauza bidezkoa haurrén ogiaren hartzea, eta xakhurrei egoiztea.
27 Baina hark erran zezan: Hala duk, Jauna, baina xakhurrek ere bere nabusién mahainetik erorten diraden aphurretarik jaten die.
28 Orduan ihardesten zuela Jesusek erran ziezon: O emaztea, handi dun hire fedea; egin bekin nahi dunán bezala. Eta senda zedin haren alabá orduandanik.
29 Eta partiturik handik Jesus ethor zedin Galileako itsas aldera, eta iganik mendira, jar zedin han.
30 Orduan ethor zedin harengana anhitz jendetze, zutela berekin maingurik, itsurik, muturik, hebainik eta anhitz berzerik. Eta ezar zitzaten Jesusen oinetara, eta senda zitzan.
31 Hala non populuak mirets baitzezan zakuskianean mutuak minzatzen, hebainak