Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/99

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


11 Eztu ahoan sartzen denak satsutzen gizona, baina ahotik ilkhiten denak satsutzen du gizona.

12 Orduan hurbildurik bere diszipuluék erran ziezoten: Ezagutu duk nola Fariseuak propos hori enzunik skandalizatu izan diraden?

13 Eta hark ihardesten zuela erran zezan: Ene Aita zeruetakoak landatu eztuen landare guzia erroetarik idokiren da.

14 Utzi itzazue, itsurik itsuén gidari dirade: baldin itsuak itsua gida badeza, biak hobira eroriren dirade.

15 Orduan ihardesten zuela Pierrisek erran ziezon: Deklara iezaguk konparazione hori.

16 Eta Jesusek erran zezan: Oraino zuek ere adimendu gabe zarete?

17 Oraino eztuzue aditzen ezen ahoan sartzen den guzia, sabelera joaiten dela, eta retreitera egoizten dela?

18 Baina ahotik ilkhiten diradenak, bihotzetik partitzen dirade, eta hek satsutzen dute gizona.

19 Ezen bihotzetik partitzen dirade pensamendu gaixtoak, hiltzekák, adulterioak, paillardizák, ohoinkeriák, testimoniaje falsuak, gaitzerraitekák.

20 Hauk dirade gizona satsutzen dutenak, baina eskuak ikhuzi gaberiko jateak, eztu gizona satsutzen.

21 Eta ilkhirik handik Jesus joan zedin Tireko eta Sidongo komarketarat.

22 Eta huná, emazte Kananea bat aldiri