KAP. XVI.
4 Jonasen signoa Fariseuei emaiten. 6 Haién altxagarria. 13 Jendék Kristez duten reputazionea. 16 Krist prometatu izan zena, nola Jesus den. 17 Fedea Jainkoaganik heldu. 18 Harriaren gainean Elizá. 19 Gakhoak. Lotzea. Laxatzea. 21 Kristek aitzinetik bere herioa erraiten. 23 Pierris Sathan deithu. 24 Kristi jarreiki nahi zaionak zer egiteko. 25 Bizitzearen galtzea edo erideitea.
1 Eta ethorririk Fariseuék eta Saduzeuék, tentatzen zutela rekiri zezaten zenbeit signo zerutik erakuts liezen.
2 Baina hark ihardesten zuela erran ziezén: Arratsean, erraiten duzue, Denbora eder eginen du, ezen gorri da zerua.
3 Eta goizean diozue: Egun tenpestate eginen du, ezen zerua orzgorri gaitz da. Hipokriták, zeruaren irudiaz jujatzen dakizue, eta denboretako signoéz ezin dirozue?
4 Jenerazione gaixtoa edo adulteroa signo eskez dago, eta signorik etzaio hari emanen Jonas profetaren signoa baizen. Eta hek utzirik joan zedin.
5 Eta ethorri ziradenean haren diszipuluak berze aldera, ahanz zekién ogi hartzera.
6 Eta Jesusek erran ziezen: Gogo auzue eta begira zaitezte Fariseuén eta Saduzeuén altxagarritik.
7 Eta hek ihardukiten zutén bere artean, zioitela: Hori dio, zeren ogirik hartu eztugun.