<1203r>
eugiko bere
sekula osatzakarik.
Eukaiteko
asko da errazoarik
zerren egin da
oi asko kalte andirik:
guraso asko
jarri da ume bagarik,
umeak bere
oita guraso bagarik;
asko dabilza
kureldo desterradurik,
nork bere etse
apaindurean urtenik
oita dabela
ekusten asko penarik,
zerren ez daukae
nun paseadu kalerik,
ez geiago
erregalozko tendarik,
ez geiago
alkate-regimienturik.
Jaunak dabela
oi asko geraziarik,
bizi garean
guztiok rekojidurik.
Oi ez kargadu
nork bere konzenziarik,
Jaunak ez digun
oita gaztigu besterik.
Ez inork egin
ezer lukuru-gauzarik,
ez geiago
konzenziazko traturik;
ez erabili
deretxo baga auzirik,
eroan ustez
inori aziendarik.
Ze eukaikezu
iñogaz injuriarik;
proximoari
ez egin agrabiorik.
Akorda zatez,
zaoza iratzarrik.
Salbaterra,
ez artu soberbiarik,
zerren dakusu
oi asko profeziarik,
Jaun Zerukoak
zuri bidaldu jaginik;
adietako
badezu miramenturik,
ez konsentidu
zeure lurrean gaxtorik.
Regimentua
ifinzu abisadurik,
ez dagiala
bide ez daben gauzarik;
oi dafinela
republikea garbirik,
bazterrok bere
oi ondo gobernadurik.
Begirauzu,
ez egin beste gauzarik.
Fin