<1203v>
A29 Zeru zabala oi estali da izarrez…
Zeru zabala
oi estali da izarrez;
ene begiak,
asi zatez negarrez;
ene biotza,
erdira zatez dolorez:
Jerusalem
gaur bete da traidorez;
Jaun Zerukoa
an ei dabil klamorez,
saldu dabela
oi eta Judas traidorek.
Asper ze zatez,
jentea, negar egitez!
Ikara jabilt
lau laurenok bildurrez.
Arren, nanzuzu,
Jaun Zerukoaen amorez,
konta dezadan
Pasio Santua dolorez.
Eguaunari
eguaun guren esanik,
Zeruko Jauna
jarri ei zan tristerik,
oi leukala
asko pensamenturik
biotzean da
dolorez amargurarik,
zerren eukan
Judasek gaxki saldurik,
judeguakin
aurraz berba eginik,
ogeta amar
[…]ar[…] agindurik
entregatzeko
Jesu Kristo loturik.
Traidore atsak
ondo disimuladurik,
afariori aurkietan
baebilen solizitorik.
Aurkitu eta
dei egin deutso umilik,
umilik eta
lisonja askoz beterik.
Joan zan Jauna
dizipulook arturik
afaritan,
maia bedeikaturik,
nun esan eusten
guztiai berba jaginik:
—Eben dago
ni naukana saldurik—.
Eranzun euen
guztiak espantadurik:
—Benturaetan,
ez al nax, bada, jauna, ni!
—Neuronek bakit;
arren, extazu exilik—.
Jagi zidin
afaritarean tristerik;
guztiai oñak garbitu eusten
bertxeak, umilladurik,
nun esan eusten
asko palabra dulzerik.
Gero joan zan,
guztiai ala etxirik,
amabietan
oita eskojidurik