Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/23

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1152r>


Silbiak oita dakusun gero on deretxana besteri?

Onela, bada, Doristeok eta Sirenak egin euen euren biajea, arean da Silbero egoan lekuan el zitezkeano, nun, nor bere ugazaba banakin […]

Egun baten, bada, Silbero eta Silbia, Doristeo ta Sirena, lauok batera nor bere ardiakin joazela, topadu zirean iturri fresko baten aldean, nun guztiak alkar ezauturik berba egin eutsaen; espezialmente Silberok, Sirena ekusen orduan, esan eben:

—Oi, Jaun Zerukoa! Ni nun ete nago? Lo ete naz? Ala iratzarririk nago? Ezin sinistu dut neure Sirenaen aldean nagoala.

Berba oek esan da joan zidin Sirenaren aurrera, nun belauriko jarri zan, negarrez egoala, berba oek egite lebela:

—Oi, Sirena, zeñaen begiok direan norteagaz konparaduak! Natxazu suplikaetan nai dakizula, ene peneau onein andia dan azkero, remedioa emun jagiten.

Sirenak, Silbero bere aurrean ekusen orduan, utra enojadurik esan eutsan:

—Ken zatez ene begietarik, zegaiti nik ezteretxut on zuri bapere baño geiago, zegaiti ene biotza Doridogan dago.

Silberok, au enzun egian orduan, bere buruari itxi eutsan lurrera jausten, zeñagana Silbia joan zidin lasterka, esaten eutsala:

—Jagi zatez, Silbero, orrean, eta itxi egiozu orrein kureldo trataetan zabenorri, eta zatoz nigana.

Silberok eranzun eutsan:

—Silbia, ken akit orrean, zegaiti nik ezin anzitu neidi ainbat denpora on deretxadan gauzea.

Silbiak au enzun egianean, desmaiadurik erori zan, zeñagana joan zidin laster Dorido, eta esan eutsan:

—Ai, Silbia, ene laztana! Akorda zatez zein on deretxudan, eta bai nola zabilzen engañadurik igi zabenaren