Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/24

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1152v>


atzean, ene amorioau anzitu jakinik. Suplikaetan natxazu degidazula remedioa emun, medezinea zu zarean gero.

Silbiak, Doridoren berbaok aditurik, esa eutsan:

—Esan ze egidazu berba oriek, zegaiti gurago dot Silberori on deretxadala il, eze ez a anzitu ta bizi izan.

Doridok eukan esporzu guztia galdurik, ezin zan lurrera, utra negar asko bere begietati ezarten ebela. Sirenak, bada, Dorido lurrean negarrez ekusi egian orduan, joan zidin agana, konfiadurik respuesta obea idoroko ebela agan ark Silberori emun eutsan baño, eta esaten asi jakan:

—Egun askotan, Dorido, esan deutsut zegaiti zabilzen on ez deretxunorren atzean galdurik, eta ez dozu sinistu izan nai, arean da zeure begiokaz ekusi dozun artean. Bada, onela dan azkero, zeure buruori desengañadurik, nagozu mesede eske onerean aurrera on eretxi degidazula.

Doridok utra enojadurik eranzun eutsan:

—O, falsa traidorea! Ken akit neure begietarik, ene desditxeonen kausea i axan azkero; zegati ik Silberori on eretxi baeutso, Silbiak bere niri ezin ukatu eidan neure remedioa. Bada, oneinbat gatx ire kausaz etorri dan azkero, zegaiti ezton lotsarik berba oriek esaten gure aurrean?

Enojuzko berba oek Sirenak bere Doridoren aorean enzunik, zidin desmaiadurik lurrera jausi. Onela lauak eozela desmaiadurik, Silberok esan eben:

SILBERO —Nagin, Sirena, remediadu!

SIRENA —Ni Doridogaiti gaxo nax.

DORIDO —Silbiak katigaturik nauko.

SILBIA —Oita Silberok ni il nau.

Platika oetan lauok eozela, aditu euen ots andi bat kanputi etorrena, ain andia eze utra espantadurik eozen zer al zatean