<1151v>
daukazula aditurik Silbiak, bere joateagaz, niri bakarrik itxirik emun deustan pena; zeña dan ain andia, eze uste dot, iraungo baleu denpora askotan, litzateala parte niri eriotzea laster emaiteko; eta, kausa oek guztiok nik ekusirik, dot akordadu aen eske joaten, zeina deustae esan dagoala Silbero dagoan lekuan. Onegati, zuk ezer gura badozu erri aetarutz, esan egidazu, zegati utra borondate onez egin daidit.
SIRENA —Ziertu bazeeki esan dozun berbaokaz egin deustazun atsekabea, sinisketan dot ez zebela esango. Bada bere, zeure borondate ori bestegan daukazuna legez, ezta mirakuru nigaz konturik eugi eza. Bada bere, nik zuri deutsudan amorioa ain firmea dan azkero, bazoaz munduen kabura bere, ezin itxi neidizu.
DORISTEO —Eztozu zerren berba oriek esan, Sirena, zegati daue utra probetxu gitxi egiten, ala zuretako nola enetako, zegati nigaz ezin inor lloake.
SIRENA —Jaikoari nai ez dakiola zu joan da ni eben gera nadila. Orregati, Doristeo, zoaz nora ta nundi gura dozun, eze nik itxiko ezteutsut.
Doristeok ekusirik zala inposible Sirena bereganik apartaetea, asi zan bere bidea arzaiten, zeinak, bere begiak negarretan eukala, asi zan berba oek esaten:
DORISTEO
Oi, Sirena, zegaiti zatoz
oi eta ene atzean,
inposible oi dan azkero
nik zuri onerextea?
SIRENA
Doristeo, zegaiti zoaz
zeurori, bada, galdurik,