<1147r>
Silberoren partierea
oi aditurik, Silbiak
damu andia oi eben artu
biotz berean, menetan.
Silbero baga bizi izaaten
oi ezin eben sufridu;
aren atzean joateko
da lizenzia eskatu.
Silbiak bere ugazabari
onela esan deutso:
—Romeria bat egiteko,
jauna, daukat nik gogo.
Onegati, serbitzen bada,
arren, bear deust parkatu,
zegaiti biur nadinean
serbiduko zaut, jauna, zu.
Silbia despedidurik bere ugazabaganik, inork ezautu ez legianzat, kendu eben bere jaztekoak eta artu eben arzai baten jaztekoak, eta asi zan bere biajea arzaen, Silbero joeala ekian lekuetati.
Egun baten, bada, bere bideti joeala, topadu zan arzai bigaz, zeñai Silbiak itaundu eusten nora lloazen, zeñak eranzun eutsaen manera onetan:
—Arzai polita, ik jakingo dok eze guek goazela Dueroko riberara, zegaiti enzun dogu eze Silbero deretxan arzai batek dabela lutxa