<1146v>
Arren, Sirena, ene biotza,
suplikaetan natxazu,
nik merezidu ez badot bere,
ez nagizula anzitu.
Zeruko Jaunaz oita, Sirena,
geratu, bada, zatez zu;
ni onerean banoa bere,
ene biotza zuk dozu.
Neure begiok giaduko dot
tristezea dan errira,
atseginik sar ez dakidan
oi biotzeti barrura.
Despedidurik, bada, Silbero bere Sirenaganik, artu eben arzaiaen jazteko batzu, eta asi zan bere biajea arzaen, ponienteko aldeetara; eta, bere bidea ekarrela, el zidin ribera utra kaudaloso baten, zeñari eretxan Duero, Gaztelako probinzian, nun zirean utra arzai aberatsak. Ekusirik, bada, Silberok egoala utra urrun bere errirean, akordadu eben arzai aberaspatekin jarten arzaitzat. Eta ala egin eben, zegaiti, biaramunean, Askanio eretxan gizon aberaspategaz jarri zan, nun bere ganadua goardaetan eben.