Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/17

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1146r>


egonik, zan lastima andia nork bere biotzean eukan tristezea ekusten; espezialmente Silberok, zeñak, ekusirik Sirenak besteri on eretxala, akordadu eben joaten arzai baten figuran erri aetarik, ez ain bizi lazeradua iragaiterren.

Eta, ala, egun baten, bere ugazabari lizenzia eskatu jakan bere errira joateko, zeñak utra damu andia artu eben Silberoen joateaz. Silbero, bada, bere ugazabari lizenzia eskatu ekionean, joan zidin Sirenagana, zeñari negarrez egoala despedidu ekion; eta, ia joateko egoan puntuan, atera eben rabel bat bere maukarean, zeña jaiten ebela asi zan negar egiten, onela:


Ordu onean gera zatez,

donzella linda erana;

noxbait-noxbait akorda zatez

zurea nola naxana.

Etsaitasun parebagea

nigaz zegaiti daukazu?

Muger-arrizko biotza baño

gogorragoa zuk dozu.

Ni onerean joateko

kausea oita zara zu;

Jaun Zerukoak, ene laztana,

oi degizula parkatu.