Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/20

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1147v>


andiak armatu komarkaetako arzai guztiakin, eta dagoala denporea asignadurik egun seigarren eguneko; eta, ala, ene lagunau eta ni goaz ara, Silberoren jentilezak ekusterren, zegaiti utra manera andian dazauen guztiok alabadu deuskue.

Silbiak Silberoren izena enzun egian orduan, asi zan negar egiten, ain sentimentu andiaz eze, an eozen arzaiaegati izan ez baliz, ez zatean asko an ila. Ekusirik, bada, Silbiagaz eozen arzaiak egoala negarrez, zitezen espantadu, eta ezin pensadu euen zer al zaatean kausea, arean da itaundu eioen artean. Zeñak manera onetan eranzun eusten:

—Zuek jakingo dozu eze Silbero zuek esan dozun arzai orregaz egon nax ni denpora andian, eta, ain da nik deutsadan amorioa andia, eze, neure erriari itxirik, nator aen eske, eta, ainbat atsegin artu dot nun dagoan ikasiaz, eze, munduan direan rikeza guztiak emun baleustae bere, ezin geiago artu nei.

—Sus, bada, —esan eben arzai batak—, orrela dan azkero, goazen guztiok batera, eze guek al daigun lagundasunik onaena egingo deutsugu; bada bere, erregutan gagozu esan deiguzula zure izena, zegaiti obato alkar aditu daigun.

Onetan eranzun eben Silbiak:

—Zuek jakingo dozu, arzai nobleak, eze ni najala Marsellako naturale, eta ene izena da Klarian.

—Orrela dan azkero, —esan eben arzai batak […]

[…]