Orrialde:Haraneder 1770.djvu/39

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


populuaren beldurtzen, zergatik profeta batentzat baitzedukaten. 6 Herodesen sor egunean, bada, dantzatu izan zen Herodiasen alaba gorthearen erdian eta agradatu zitzaioen Herodesi, 7 halako moldez, non juramenturekien agindu baitzioen emanen zioela galde ziozoken guzia. 8 Eta hark, aitzinetik bere amak irakatsi zioen bezala: «Indazu», diotsa, «hemen berean plat batean Joanes Baptistaren burua». 9 Tristatu izan zen errege galde hortaz, baiñan hala ere, egin izan zuen juramentuagatik eta mahaiñean harekien zirenengatik manatu zuen eman zekioela. 10 Igorri zituen denbora berean Joanes Baptistari presondegian burua ebakitzerat. 11 Ekharri zioten haren burua plat batean eta eman zioten neskatxa hari eta hark eraman zioen bere amari. 12 Haren dizipuluak ethorririk gero, hartu zuten haren gorphutza eta ehortzi zuten eta ethorri ziren Jesusi erraterat.

13 Aditu zuenean hori, goan zen Jesus handik barku batean, aldaratu nahiz lekhu desertu batetarat, eta populuak hori jakin zuenean, jarraiki zitzaizkon oiñez hainitz hirietarik. 14 Barkutik ilkhitzean, ikusi zuen jende bilduma handi bat, urrikaldu zitzaizkon eta sendatu zituen hekien eriak. 15 Arratsa ethorri zenean, ethorri zitzaizkon bere dizipuluak erraterat: «Lekhu mortu bat da hau eta muga jauzia ere da; igorrazitzu jendeak, dohazen herrietarat eta eros dezaten jateko behar dutena». 16 Baiñan Jesusek erran zaroen: «Ez da mengoarik dohazen; emozue zuek jaterat». 17 Ihardetsi izan zioten hek: «Ez ditugu hemen bortz ogi eta bi arrain baizen». 18 Erran zaroen: «Ekhar dietzadatzue niri hek hunat». 19 Eta jende tropela hei manaturik jar zitezela belharraren gainean, hartu zituen bortz ogiak eta bi arraiñak eta, altxaturik begiak zerurat, benedikatu zituen eta zathiturik ogiak eman ziotzaten dizipuluei eta dizipuluek jende hei. 20 Jan zuten guziek eta ase ziren eta altxatu zituzten gaiñerakoetarik hamabi saski puskaz betheak. 21 Bada jan izan zutenen nonbrea zen bortz milla gizonetakoa, emasteez eta haur xumeez landan.