Orrialde:Haraneder 1770.djvu/40

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


22 Handik berehala hertxatu zituen Jesusek bere dizipuluak barku batetarat igaterat eta hura baiño lehenago iragaterat uraren bertze bazterrerat, populua igor zezaken bizkitartean. 23 Eta populua igorri zuen ondoan, igan zen mendi batetarat bera bakharrik othoitzean egoterat eta, arratsa ethorri zenean, berbera zen han bakharrik.

24 Barkua bizkitartean itsasoaren erdian tiraiñez zehatua zebillan, ezen haizea kontra zuten. 25 Baiñan gauazko laurgarren goardian ethorri zitzaien Jesus uraren gaiñean zebillala. 26 Eta ikusi zutenean uraren gaiñean zebillala, altaratu ziren eta erran zuten: «Fantasma diteke». Eta izialduraren podorez hasi ziren oihuz. 27 Berehala Jesus mintzatu zitzaien eta erran zaroen: «Duzuen fidantzia; ni naiz; ez zaiteztela izi». 28 Piarresek ihardetsi zioen eta erran: «Jauna, baldin zu bazare, mana zazu ethor nadin zureganat uraren gaiñean». 29 Jesusek erran zioen: «Zato». Eta Piarres barkutik jautsirik, abiatu zen uraren gaiñean Jesusenganat goateko. 30 Baiñan ikusirik haize borthitza zela, izitu zen eta, hasi baitzen ondorat goaten, egin zioen oihu eta erran: «Jauna, salba nazazu». 31 Eta berehala Jesusek eskua hedaturik hartu zuen eta erran zioen: «Gizon fede gutitakoa, zergatik jarri ere haiz dudatan?». 32 Eta igan zirenean barkurat, gelditu zen haizea. 33 Barkuan zirenak, bada, hurbildu zitzaizkon eta adoratu zuten, erraten ziotela: «Egiazki Jainkoaren Semea zare».

34 Eta uraren bertze alderat iraganik, ethorri izan ziren Jenesargo lurrerat. 35 Ezagutu zutenean lekhu hartako gizonek, gastiatu zuten inguru hartako herri guzietarat eta ekharri ziotzaten eri guziak, 36 othoizten zutelarik, utz ziozoten bere arrobaren pertalak bederen ukitzerat; eta ukitu zituzten guziak sendatuak izan ziren.


XV. KAP.


1 Orduan hurbildu zitzaizkon Jerusalemetik heldu ziren eskribau eta farisau batzu eta erran zioten: 2 «Zergatik zure dizipuluak dohaz zaharren tradizionearen kontra, ez dituzte ezen eskuak garbitzen jaterakoan?».