Orrialde:Haraneder 1770.djvu/38

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


46 Aurkhiturik, bada, perla bat balio handitakoa, goan zen saltzerat zituen guziak eta erosi izan zuen perla hura.
   

47 Zeruetako Erresuma oraiño, itsasoan arthikitzen den sare baten pare da, zeiñak arrain suerte guzietarik hartzen baidu. 48 Bethea ditekenean, thiratzen dute arrantzalek uraren basterrerat eta, han jarririk, berezten dituzte eta ematen onak otharretan eta etxatzen gaixtoak kanporat. 49 Hori gerthatuko da mendeen akhabantzan; ilkhiko dire aingeruak eta aldaratuko dituzte gaixtoak justuen artetik. 50 Eta arthikiko dituzte suzko laberat; han izanen dire nigarrak eta hortzkarraskak.

51 Konprenitu ditutzue hauk guziak?». Erran zioten hek: «Bai, Jauna». 52 Hark berriz erran zaroen: «Hargatik, bada, eskribau zeruetako Erresuman jakintsun den guzia, familiako alta baten pare da, zeiñek atheratzen baiditu bere thresoretik gauza berriak eta zaharrak».

53 Eta akhabatu zituenean Jesusek parabola horiek, goan zen handik. 54 Eta ethorririk bere herrirat irakasten zaroen bere sinagogetan, halako maneraz non miretsirik erraten baitzuten: «Nondik othe ditu hunek zuhurtzia hori eta mirakuillu horiek? 55 Hau ez da harotz baten semea? Hunen ama ez da Maria deitzen eta hunen anaiak, Jakobe, Josef, Simon eta Juda? 56 Eta hunen arrebak ez dire guziak gure artean? Non ditu, beraz, hunek horiek guziak?». 57 Eta eskandalisatzen ziren haren sujetean. Baiñan Jesusek erran izan zaroen: «Ez da profeta bat ohorerik gabe bere herrian baizen eta bere etxean baizen». 58 Eta ez zuen egin han mirakuillu hainitzik, hekien sinhets-gogortasuna zela kausa.


XIV. KAP.


1 Denbora hartan aditu zuen Herodes tetrarkak Jesusen fama, 2 eta erran zaroen bere ofizialeei: «Hori eki Joanes Baptista da; hura biztu diteke hilletarik; hargatik mirakuilluak egiten dire haren eskuz». 3 Herodesek ezen, harrarazirik Joanes, estekarazi zuen eta ezarrarazi presondegian, Herodias bere anaiaren emasteagatik. 4 Joanesek erraten zioen: «Ez zaitzu zilhegi emaste hori izatea». 5 Eta hilarazi nahi baitzuen Herodesek,