49 Jangoikoa, mutha ezak, othoi, ene bihotza,
amoriaren, hark bezala, nik eztudan axola;
bortxaz ere gaizki bano hongi egitia hobe da;
nihaurk ere utziren dut hon ezteriztadana.
53 Andre faltaz eniz hilen balinba ni lehena;
oroz etsi behar dizit, non baitate hobena;
heki ezin medra naite, bai gal neure arima;
bategatik sarri niro diren oroz arnega».
XIII. MOSEN BERNAT ETXAPARERE KANTUIA
1 Mosen Bernat, jakin bahu gauza nola jinen zen,
Bearnora gabetarik egon ahal inzanden.
3 Heldu behar duien gauzan ezta eskapatzerik;
nik ogenik eznuiela hongi'gitez berzerik,
bidegabek haritu nu bide ez nuien lekhutik;
erregeri gaizki saldu, gertuz ogen gaberik.
7 Jaun erregek mezu nenzan joan nengion bertarik;
gaitzez lagola enzun nuien, bana nik ez ogenik;
izterbegier eneien malizian lekhurik,
joan nendin, enagien ogen gabe ihesik.
11 Balinetan joan ezpaninz, ogenduru ninzaten,
ene kontra falseria bethi zinhetsi zaten;
justizian enzun baninz, sarri jalgi ninzaten;
haren faltaz hasi nuzu jaugitiaz dolutzen.