15 Berzen gaitzaz zenzatzia zuhurtzia handi da;
izterbegi duien oro nitan bedi gaztiga;
abantailan dabilela albailedi segura;
gaitza apart egoiztea bethiere hobe da.
19 Ni, gaixoa, etsaiari nihaur jin niz eskura;
ene unsa eginak ere orai oro gaitz dira;
haren menian ezpanengo, nik nukeien zuzena;
mirakulu banagi ere, orai ene ogena.
23 Falsu testimoniotik ezin ehor begira;
halaz kondemnatu zuten Jeinkoa ere hiltzera;
bekhatore gira eta mira eztakigula,
balinetan bide gabe akusatu bagira;
pazienza dugun eta Jeinkoak gitzan aiuta;
malizian dabilena berak diro mendeka.
29 Jangoikua, zu zirade egiazko jujia;
zure gortean bardin dira handi eta xipia;
norkbait ere egin deraut malizia handia;
haier hura, othoi, barkha; niri balia egia.
33 Jangoikoa, zuk begira etsaiaren menetik;
nik eniak badakuskit ene gaitzaz bozturik,
zure eskuiaz dakuskidan heiek gaztigaturik,
ene gainian eztagiten uste duten irririk.
37 Jangoikua, egin dizit zure kontra bekhatu;
haiez nahi enuzula, othoi, heben punitu;