Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/48

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


25 — «Hitz horrezaz erdiratu deraudazu bihotza;

nik zugatik dudan pena hanbat ere handi da,

zuzaz beraz ezpanadi orai bertan konsola,

ene arima jalgiren da falta gabe kanpora».


29 — «Arimaren jalgitia neke handia duzu,

orai duzun penegatik zuria egonen duzu;

horrelako banitatez niri segur uztazu;

probetxurik eztukezu eta zinhets nazazu».


33 — «Zurekila gaizki baniz, nola bizi ninzande?

Ene bihotz eta arima zurekila dirade,

bihotz eta arima gabe ehor ezin lizate,

zu eta ni elgarreki unsa ahal ginate».


37 — «Jauna, gerthuz hik dadukak porfidia handia;

ixil endin nahi nikek, ala ene fedia!

Hitz gutitan adi ezak, nahi baduk, egia:

hiretako eztiadukat gerthuz neure buruia».


41 — «Hori horla lizatela nizin neure beldurra;

andriak hon deritzanari ezpadaki mesura,

ni lehenik eta gero amoros oro galdu da;

nik zuri hon baderitzut, gaitzi eztakizula.


45 Egundano izan daia ni bai ditxatakorik?

Ni amoriak enu maite, nik hura ezin gaitzetsi;

uste dizit narraiola ezin dukedanari;

zeren, bada, hon deritzat hon ezteriztanari?