11 — «Nihaurk ere gerthuz maite bazitut,
onerizte gabez uzten etzitut,
bana Jeinkoaren nuzu beldurtu,
sobera digizi egin bekhatu».
15 — «Orano, amorea, gazte gituzu,
Jeinkuaz orhitzeko lekhu diguzu;
are elgarreki behar diguzu,
orai partitzeko damu gituzu».
19 — «Bekhatu honetan hilen bagina,
damnatu lukezu ene arima;
etzitela engoitik nitan engana,
niri phorogurik eztidazula».
23 — «Zineste bat dizit gogoan honela:
nik nola dadukat amore zugana,
Jeinkoari ere eder zaikala;
hargatik gaitzetsi ezkitzakela».
27 — «Horlako lausenguz utzi nazazu;
nola erhoturik narabilazu;
othoitzen nitzautzu, niri euztazu,
ene gogoa unsa eztakusazu».
31 — «Nola diostazu horlako hitza?
Bethi dadukazu tema borthitza:
joan daraudazu lehen bihotza,
gero gathibatu neure gorputza».