Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/45

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


35 — «Horlazeko eranzutez utzi nazazu;

geldi bazinite nahi nikezu;

gure etxian ohart badakizkigu,

biok jagoitikoz galdu gituzu».


39 — «Jendiak so daudia bethi gugana?

Nihaur sekretuki nator zugana,

zuhaurk dakikezu noiz den aizina;

neke etzaitzula jitia nigana».


43 — «Pitxer ebilia hautsi diohazu;

zuk ni laido handiz betheren nuzu;

othoitzen nitzaitzu, niri uztazu;

nizaz atseginik ezin dukezu».


47 — «Amore maitia, diotsut egia:

zutan diagozu ene bizia;

nahiago dizit zure ikhustia

ezi neuretako herri guzia».


51 — «Horlako lausenguz utzi nazazu;

ixil bazinite nahi nikezu;

Jeinkoaz orhitzeko ordu lukezu;

berzerik har ezazu, niri uztazu».


55 — «Jeinko beldurturik jarri ziraia?

Halaz despeditu nahi nuzuia?

Hebetik joan gabe ene buruia

egin behar duzu ene nahia».