39 Bihotzian zauri nuzu eta gathibatu nuzu;
amoretan har nazazu; nik dudana zure duzu.
41 Ametsetan, agerritan, ni zugatik doloretan;
hitz bat honik erradazu, hil ez nadin, othoi, bertan».
43 — «Zer nahi duzu darradan gauza horren gainian?
Ni nolakorik aski duzu berzerik ere herrian».
45 — «Berze oroz gainetik hanbat maite zitut nik,
mundu oro utzi niro zure amorekatik.
47 Albanerra egia, nik dut pena handia;
sekretuki minza giten biok, othoi, maitia».
X. AMOROSEN DISPUTA
1 — «Uztazu hurranzera, amore maite,
orai partitzeko damu ginate».
3 — «Amoriak: othoi, parti gitezen;
jendiak diradela hasi bekhaitzen,
laidok hartu gabe geldi gitezen,
jendek irrigarri gerta ezkiten».
7 — «Elas, amoria, ene galduia!
Jamas zurekila enainde enoia,
bizirik partitzia pena handia;
honein sarri utzi nahi nuzuia?»